Nitrazio

Kimikan nitrazio bi erreakzio-klaseri esaten zaie[1].

Batetik azido nitrikoak ezein substraturekin duen erreakzioari esaten zaio, adibidez, glizerinaren esterifikazioa azido nitrikoz nitroglizerina sintetizatzeko. Kasu honetan, nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren oxigeno-atomo bati lotzen zaio.

Nitroglizerinaren sintesia

Bestetik, in strictum sensus, kimika organikoan konposatu batean nitro talde bat txertatzeari esaten zaio, etsenplurako, toluenoaren nitrazioa trinitrotoluenoa erdiesteko. Hauetan nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren karbono-atomo bati edo beste nitrogeno-atomo bati lotzen zaio[2][3].

Nitrazioaren erreakziobidea, bentzenoaren kasua
  1. nitrazio. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/nitrazio.
  2. «nitration of benzene and methylbenzene» www.chemguide.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. Anakabe, Eneritz & Arrasate, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 58 or. ISBN 978-84-9860-672-0..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search